Corpeusen logotipoa
Elhuyar fundazioaren logotipoa

CORPEUS
Internet euskarazko corpus gisa

Lege-oharra

Identifikazio-datuak

CorpEus webgune hau (www.corpeus.org edo corpeus.elhuyar.org) Elhuyar Fundazioaren jabetzakoa da.

Webgunea erabiltzeko baldintzak

Oro har, webguneko edukiak arduraz, zuzen eta legeari jarraiki erabiltzeko betebeharra du erabiltzaileak.

Jabetza intelektual eta industriala

CorpEus webgunearen diseinua, irudiak, grafikoak, markak, errotuluak, ikur bereizgarri edo logotipoak, markoak, iragarki-bandak, softwarea eta bestelako sorkuntzen jabetza Elhuyar Fundazioak kudeatzen du. Erabiltzaileak webguneko elementu horiek bistaratu, inprimatu, kopiatu eta gorde ditzake, baldin eta bere erabilera pertsonal eta pribaturako soilik badira; debekatua dago, beraz, CorpEus webguneko eduki horiek baimenik gabe merkataritza-xedeetarako erabiltzea edota haiek birsaltzea edo banatzea, betiere Elhuyar Fundazioaren —edo dagokion eskubideen jabearen— aldez aurretiko baimen idatzia izan ezean.

CorpEus-en kontsultak web-ean egindako bilaketak dira, eta emaitzak webgune ezberdinetatik hartuta daude. Beraz, berauen eskubideen jabeak jatorrizko webguneetan egongo dira aipatuta, eta erabilera-baldintzak jatorrizko webgune horietan adierazitakoak izango dira. Hala ere, legeak aurreikusten duen aipamen-eskubideaz baliatuta, posible da eduki horien zati txikiak berrerabiltzea, eta hori egiten CorpEus-ek. Halaber, berdin egin dezakete CorpEus-en erabiltzaileek.

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra

webmaster@elhuyar.eus